2004az geroztik, antzerki munduan hasi zen lanean. Ordutik, hainbat antzerki konpañiekin lan egin du. Besteak beste, PARAISO, VAIVÉN, KANPINGAGS, LA MACHINA, GORAKADA,... Hasi zenetik, 1000 funtzio baino gehiago egin ditu 20 urte hauetan.
2005ean NASDROVIA CHEJOVekin MAX saria jaso zuen "Mejor espectáculo revelación" kategorian. 2015 eta 2018an MAX sarietan nomiatua izan zen, GORAKADAren MOBY DICK eta EL VIAJE DE ULISES lanekin "Mejor espectáculo infantil y familiar" kategorian. 2011an, aktore onenaren saria jaso zuen, Festival de cortos de Paracuellos del Jaraman, Moriartiren "LAGUN MINA" lanarengatik.
MAR-MAR TEATROko kidea, telebistan eta zinean eskarmentu haundia izandakoa, 2023an, bere konpañia propioa sortzea erabaki zuen, bere proiektu pertsonalak aurrera ateratzeko asmoz, SUSTRAI TEATROA.
Aktore eta kanpo begiradan aditua, Psikologian lizentziatua eta teknika bioenergetiko eta gestaltikoan psikoterapeuta da.
Hainbat antzerki talderekin lan egin du: Gorakada, Archipierre, Kukubiltxo, Family Flo, Pez Limbo,…
TTak teatroren sortzaileetako bat da eta Metrokoadroka kolektiboko kolaboratzailea.
HIKA ANTZERKIAko sortzailea. Zuzendaria eta dramaturgoa. Zuzendaritza eta dramaturgia arloan aditua, sarituak izan diren hainbat lan idatzi eta zuzendu ditu. Besteak beste, TXARRIBODA (Zuzendaritza onenaren saria eta Publiko saria GARNACHAn) , HITZAK (Zuzendaritza onenaren saria TORREJON DE ARDOZen), AITAREKIN BIDAIAN (Donostia saria, Max saria Euskerazko testu onena).
Aktore, dramaturgile eta zuzendaria, antzerki, zine zein telebistan aditua.
Aktore bezala, hainbat antzezlanetan ibili da. NASDROVIA CHEJOV (Premio MAX espectáculo revelación, EL AMOR DESPUÉS DEL AMOR, LOTSAGABE, EL HIJO DEL ACORDEONISTA,...
Zuzendari laguntzaile bezala, TANTTAKArekin lan egin du, ADOS TEATROA, VAIVÉN PRODUKZIOAK,...
Aktore eta eszenografoa. Hainbat konpañiekin lan egin du. Hala nola, TARIMA, MARKELIÑE, PORPOL, EME2, ZOOTROP, TEATRO PARAÍSO, MARIE DE JONGH, ANITA MARAVILLAS, MAR-MAR TEATRO, GORAKADA,...
FETENen eszenografia onenaren saria jaso zuen 2004ean eta 2013an.
Aktore bezala, HONOFRE aktore onenaren saria jaso zuen 60 FESTIVAL IBÉRICO DE CINE DE BADAJOZ 2000.
Argi diseinatzailea eta aktorea. ARTE EDERRETAN lizentziatua, argazkigintza eta audiobisualetan espezializatua EHU-UPVn. Hainbat argi diseinu egin ditu eta teknikari bezala, antzerki eta dantza talde askotan lan egindakoa. LED SILHOUETTE, PARAISO ANTZERKIA, ERRE PRODUKZIOAK, TXALO, VAIVÉN, ADOS, LIMBO ESCENA, besteak beste.
©Copyright. Eskubide guztiak erreserbatuta.
Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones
Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor revise los detalles en la política de privacidad y acepte el servicio para ver las traducciones.