GIZON GOSETUAK

1936-2024 Gerra eta maitasunari buruzko istorio bat.

Helduei zuzendutako lan unipertsonala.

 

1936an Espainiako gerra zibila hasi zen eta 2023an Gazako gerra. Baina ez, hau ez da gerrari buruzko istorio bat izango. Hau, maitasun istorio bat da. Familia arteko maitasuna, lagun artekoa edo/eta egoera latz bat bizitzen ari diren pertsonen artean sortzen den konplizitate eta maitasun istorioa baizik. Gizakiaren sendotasunean, hauskortasunean, berriro hastearen indarrean sakontzen duena. 

SINOPSIA:

Kandidok, Eriz bilobari gerra zibilean bizitakoa kontatu nahi dio. Esan nahi dio 1936an azkenetakoa izan zela Irun uzten, baina damututa Euskal Herrira itzuli zela bere anai Tomasek bezala, bere herria eta etxea defendatzeko asmoarekin. Imajinatu gabe, gutxira bere burua traizionatu beharko zuela. Gerrak elur zaparrada baten antzera, dena zanpatzen baitu, asmoak eta itxaropenak. Hainbeste gauza kontatu nahi dizkio! Gazan orain gertatzen ari den genozidioaz kontatu nahi dio. Mohamed eta Aisha anai arreben heriotzaz. Israelgo armadak jaurtitako misil batek erail zituen biak 23ko azaroan, amak ogi bila bidali zituenean. Kandidok dena kontatu nahi dio Eriz bilobari, maitasunez eta maitasunarekin. Bihotzean gordeta dituen hitzekin.



 

©Copyright. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones

Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor revise los detalles en la política de privacidad y acepte el servicio para ver las traducciones.